XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4,20etan sartu zen etxean Santiago Nasar, baina logelara egiteko ez zuen argirik piztu beharrik izan eskaileretako fokoa gauetan pizturik egon ohi zen eta.

Ilunbetan buru belarri egin zuen ohe gainera, arropak erantzi gabe, ordu bat soilik zuen eta lotarako, eta gotzaiari ongietorri egitera joateko iratzartzera igo zenean horrelaxe aurkitu zuen Victoria Guzman-ek.

Elkarrekin izanik ginen Maria Alejandrina Cervantes-enean goizeko hirurak eta piko jo arte, eta orduan horretxek berak bidali zituen musikariak eta zituen patioko dantza lekuko argiak itzali honela plazerrerako muletak inoren laguntzarik gabe ohera zitezen.

Hiru egun eta hiru gau zituzten lanean atsedenik hartu gabe, lehen lehenik ohorezko gonbidatuei sekretuan kasu, eta gero erreserbarik gabe agerian ateak zabalik ezteieguneko parrandarekin ase gabe geratu ginenokin.

Alejandrina Cervantes, zeinari buruz esan ohi genuen behin bakarrik lo egin beharrekoa zela eta, orduan, hiltzeko, ezagutu nuen emakumerik dotoreena eta samurrena izan zen, eta ohean zerbitzurik onena prestatzen zuena, (...).